XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

121 Kirke.- Oi doakabe! Oindiño be guda-egiñak eta lanak darabilzuz gogoan, eta jainko illezkorren aurrean be ez ete dozu amor egingo?.

Eskila ez da ilkor, izurri amaibage, astun, bildurgarri, anker eta iges-ezina baino.

Aren aurka ez dago jagoterik; aren ondotik iges egitea dozu onena.

Izkilluak eskuraturik, arkaitz ondoan iraungo ba'zendu, bildur naz, bigarrenez zure aurka amildu ta bere buruakaz gizaseme zangarrak indarrez kenduko ete dautzuzan.

Beraz, egizu au: zure ontzia andik azkar doan bitartean, zuek oles egiozue, garraxika, Krateis, Eskila'ren amari, ilkorrai olako izurria munduratu eutselako; eta onek eutsiko dautsa, barrien barri ekin ez dagitzuen.

132 Geroago Trinaki ugartera elduko zara, Eguzkiaren bei ta ardi ugari gizenak larratzen diran lekura.

Zazpi bei-saldo dira, eta beste ainbeste artalde eder, aldra bakotxa berrogetamar buruk osotzen dauala.

Dalako giberria ez da ugaltzen, ezta il be, eta jainkotasun bi dira euren zaintzaille, kopeta ederdun neskatx lirain bi: Faetusa ta Lanpeti, Neera jainkotiak Eguzki Hiperion'gandik sortu zitunak.

Ama agurgarriak, argitara ekarri ta azi ebazanean, Trinaki ugartera eroan zituan, an oso urruti, euren aitaren ardiak eta adar biurridun beiak zaindu egiezan.

Oneik itxi ba'zengiz kalterik egiteke, zeure itzulia gertatzen bakar-bakarrik arduratuaz, elduko ziñake oindiok Itaka'ra, neke-lor askoren ondoren, jakiña; baiña kalterik egingo ba'zeuntsie, oraindixek iragarten dautzut zure ontziaren eta zeure adiskideen ondamena.

Eta zeuk iges egiñagaitik, berandu ta txarto elduko zara aberrira, lagunak oro galdu ostean.

148 Onela autortu eban; eta bertatik agertu zan Eguantza, urrezko aulkiduna.

Jainkosen artean jainkotia ugartean barrendu zan, eta nik, izontzira zuzendurik, neure lagunai ontziratu ta lokiak askatzeko agindu neutsen.

Jarraian igon ziran ontzira, eta, tostetan saillean jarriaz, arraunakaz urtza apartsua iñarrosten asi ziran.

Branka urdiñezko ontziaren atzetik, oial-zapiak anditzen ebazan aize ederrak putz-egian; Kirke'k, kopeta politdunak, jainkotasun altsuak, abots zolidunak bialdu euskun lagun ona dudarik bage.

Tresna bakotxa egokion lekuan ipiñi ondoren, aizeak eta lemazaiñak eroien ontzian jarri gintzazan.